18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa 2019ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Burlatako Udalak, 2019ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2019ko plantilla organikoan egindako lehenengo aldaketa. Onespen hori 2019ko 227. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 18an.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragan denez, behin betiko onetsi da 2019ko plantilla organikoan egindako lehenengo aldaketa, eranskinean datorrena.

Burlatan, 2020ko urtarrilaren 8an.–Alkate udalburua, Ana Góngora Urzaiz.

ERANSKINA

11.32 zenbakidun lanpostua sortzea plantilla organikoan. Ezaugarri hauek dauzka:

“Agentea”. Euskarazko profila: %10. Araubide juridikoa: Funtzionarioa. Maila: C. Sarbidea: oposizioa. Lanpostuko osagarria: %5,68. Berariazko osagarria: %45. Txandakako lanen osagarria: %6.

Iragarkiaren kodea: L2000235