18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1566/2019 EBAZPENA, abenduaren 27koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, irailaren 30eko 1032/2019 Ebazpena aldatzen duena. Haren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren organo batzuei eskuordetu zitzaizkien eskumen batzuen erabilpena eta esparru-akordioak eta kontratu publikoak gauzatzeko izenpea.

Irailaren 30eko 1032/2019 Ebazpenaren bidez, maila apalagoko organo jakin batzuei eskuordetu zitzaien Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzako titularrari esleitutako zenbait eskumenen erabilpena (kontratazio publikoari, kudeaketa ekonomikoari eta ondare-erantzukizunari lotutakoak).

Ikusirik beharrezkoa dela zenbait organo ordezteko araubidea zabaltzea kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean, edo jarduteko legez ezintasunen bat duenean, eta kontuan harturik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egituran berriki eginiko aldaketa, Estatutuetan jaso dena eta, besteak beste, Osasunerako Sistema eta Teknologien Zuzendariordetza sortu duena, bidezkoa da ebazpen hura aldatzea.

Horrenbestez eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 11.1 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1.–Irailaren 30eko 1032/2019 Ebazpena aldatzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren organo batzuei eskuordetu zizkiena eskumen batzuen erabilpena eta esparru-akordioak eta kontratu publikoak gauzatzeko izenpea, ondotik zehazten denari jarraituz:

1. Xedapen zatiko 1. puntuko hirugarren eta bosgarren paragrafoak aldatzen dira. Hona testu berria:

“Aurreko paragrafoan zehaztu diren kontratuen izaera eta zenbateko bera duten gainerako kontratuen kasuan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren funtzionamendu normalerako beharrezkoak badira, eskumena Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendariaren esku uzten da, eta kargu hori hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean, edo jarduteko legezko ezintasunen bat duenean, Horniduraren, Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren zuzendariordearen esku eta Aurrekontuen eta Kontabilitatearen Zerbitzuko buruaren esku uzten da, hurrenkera horretan.”

“Aurreko paragrafoan zehaztu diren kontratuen izaera bera duten gainerako kontratuen fakturen kasuan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren funtzionamendu normalerako beharrezkoak badira, onartu eta ordaintzeko eskumena Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendariaren esku uzten da, eta kargu hori hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean, edo jarduteko legezko ezintasunen bat duenean, Horniduraren, Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren zuzendariordearen esku eta Aurrekontuen eta Kontabilitatearen Zerbitzuko buruaren esku uzten da, hurrenkera horretan.”

2. Xedapen zatiko 2. puntuko hirugarren paragrafoa aldatzen da. Hona testu berria:

“Halako kasuetan, kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean, edo jarduteko legezko ezintasunen bat duenean, honako hauek ordeztuko dute, hurrenkera honetan: Osasun Laguntza Integraturako zuzendariordea, Kudeaketa Klinikorako eta Laguntzaren Ebaluaziorako Zerbitzuko burua, Herritarren eta Erien Arretarako Zerbitzuko burua eta Osasun Laguntzaren Eraginkortasun eta Segurtasun Zerbitzuko burua.”

3. Xedapen zatiko 5. puntuko lehenengo eta hirugarren paragrafoak aldatzen dira. Hona testu berria:

“Osasunerako Sistema eta Teknologien zuzendariordearen esku uztea, bere esparru funtzionalean, laguntzak eta hornidurak kontratatzeko eskumena, 15.000 euro arte, bai eta sinatutako esparru-akordio baten babesean adjudikatzen diren edozein kopurutako kontratuak adjudikatzekoa ere.”

“Halako kasuetan, kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean, edo jarduteko legezko ezintasunen bat duenean, honako hauek ordeztuko dute, hurrenkera honetan: Osasuneko Emaitzak Ebaluatu eta Zabaltzeko Zerbitzuko burua eta Informazioaren Segurtasunerako eta Erabiltzaileari Zerbitzua Emateko Ataleko burua.”

2.–Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzara, Eriari Osasun Laguntza emateko Zuzendaritzara eta Osasunerako Sistema eta Teknologien Zuzendariordetzara, eta Osasun Departamentuan dagoen Kontu-hartzailetza Delegatura, behar diren ondorioak izan ditzan.

3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko abenduaren 27an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Ramón Mora Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1916837