18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Lizentzien tramitazioa etetea apustu establezimenduetarako, joko aretoetarako eta bingoetarako

Burlatako Udalak, 2019eko abenduaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

“Aztertzen hastea ea zein den egoera, gaur egun, Burlatako udal-mugartean, apustu establezimendu, joko areto eta bingoetarako lokalena, eta ea alda daitekeen Burlatako Udal Plan Orokorraren Hirigintzako Araudiaren 52. artikulua.

Dekretatzea eten egiten dela, Burlatako udal-mugartean, gehienez urtebeterako, irekitzeko lizentzien tramitazioa, apustu establezimenduetarako, joko aretoetarako eta bingoetarako. Honek izanen ditu uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 70. artikuluan araututako ondorioak; aipatutako legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.

Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta garatzeko behar diren agiri guztiak sina ditzan.”

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Burlatan, 2020ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2000223