18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa, Etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2019ko abenduaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Burlatako etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, ordenantza hau jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Horiek horrela, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzen da, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, eragozpen eta oharrak egin ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Burlatan, 2019ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Ana Gongora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2000178