18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

2019ko lan publikoaren eskaintza

Buñuelgo Udaleko alkateak abenduaren 30eko 168/2019 Ebazpena eman du. Hona hemen haren testu osoa:

Buñuelgo Udalaren 2019ko ekitaldiko aurrekontuen eta plantilla organikoaren arabera, eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.g) artikuluak xedatuari jarraikiz, Alkatetzari dagokio lan publikoaren eskaintza onesteko eskudantzia, aurrekontuarekin eta plantilla organikoarekin bat.

Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 133/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoarekin bat, urteko lan publikoaren eskaintza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Buñuelgo Udalaren lan publikoaren 2019ko eskaintza, xehetasun hauen arabera:

Lanpostu zenbakia: 05. Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua. Egoera: hutsik. Deialdirako aurreikusten den data: 2020. urtea.

Bigarrena.–Argitaratzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, baita Buñuelgo Udalaren web orrian eta ediktuen taulan ere.

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzako Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo bilkura arruntean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Buñuelen, 2020ko urtarrilaren 7an.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.

Iragarkiaren kodea: L2000114