18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Biurrun-Olkozko Udalak, 2019ko azaroaren 26an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra. Erabaki hori 2019ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an.

Jendaurreko aldia iragan denez inork ez erreklamaziorik ez oharrik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsitzat hartzen da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluarekin. Hortaz, argitara ematen da aurrekontuaren laburpena, kapituluka, lege horren 202.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

DIRU-SARRERAK:

1.–Zuzeneko zergak: 146.500 euro.

2.–Zeharkako zergak: 8.000 euro.

3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelakoak: 6.040 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 58.088,49 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 7.050 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 225.678,49 euro.

GASTUAK:

1.–Langileria gastuak: 67.300 euro.

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 92.700 euro.

3.–Finantza-gastuak: 320 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 26.700 euro.

5.–Ustekabeak: 1.854,74 euro.

6.–Inbertsio errealak: 26.588,75 euro.

9.–Finantza-pasiboak: 10.215 euro.

Gastuak, guztira: 225.678,49 euro.

Biurrun-Olkotzen, 2020ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L2000272