18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

2020ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Biurrun-Olkozko Udalak, 2019ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko plantilla organikoa. Erabaki hori 2019ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an.

Jendaurreko epea iraganik inork erreklamaziorik edo oharrik egin gabe, erabaki hori behin betiko onetsitzat jotzen da, eta agintzen da argitara dadila, ondorio guztietarako; hori dena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluarekin.

Biurrun-Olkotzen, 2020ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Plantilla organikoa

Funtzionarioak

Lanpostua: Idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio egoera: Hutsik. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %3,72. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10.

Lan-kontratudun finkoak

Lanpostua: Administrari laguntzailea. Lanpostu kopurua: 1. Maila: D. Sarbidea: Oposizio-lehiaketa. Administrazio egoera: Hutsik. Lanpostuko osagarria: %17,99. Mailako osagarria: %12. Lanaldiaren luzapena: %10.

Administrazio-kontratudunak

Lanpostua: Idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: Oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %3,72. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Administrazio egoera: Jardunean.

Aldi baterako lan-kontratudunak

Lanpostua: Administrari laguntzailea. Lanpostu kopurua: 1. Maila: D. Sarbidea: Oposizio-lehiaketa. Administrazio egoera: Jardunean. Lanpostuko osagarria: %17,99. Mailako osagarria: %12. Lanaldiaren luzapena: %10.

Langileen izenen zerrenda

León Gárriz, Eva María. Idazkaria. Maila: A. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %3,72. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Egoera: Jardunean. Antzinatasuna: 2003ko ekainaren 7a. Administrazio-kontratuduna. Gradua: 3.

Ena Gracia, M.ª Begoña. Administrari laguntzailea. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %17,99. Mailako osagarria: %12. Lanaldiaren luzapena: %10. Egoera: Jardunean. Antzinatasuna: 2017ko azaroaren 16a.

Iragarkiaren kodea: L2000219