18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Egiturazko aldaketa puntuala, Kintoko 86. poligonoko 123. lursailean. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2019ko abenduaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, 3. puntuan erabaki zuen hasiera batez onestea Baztango Udal Planeko egiturazko determinazioen aldaketa puntuala Baztango 86. poligonoko 123 lursailean, Kintoa alderdian, Argintzu Artzain Elkarteak sustatutakoa.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da, hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesdunek Udal Bulegoetan aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Baztanen, 2019ko abenduaren 26an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2000273