18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Alkatetzaren eskuordetzea kanpoan egoteagatik

2020ko urtarrilaren 9an, Baztango Udaleko alkate udalburuak 4/2020 zenbakidun ebazpen hau eman du:

“Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen 2568/1986 Errege Dekretuaren 43., 44., 47. artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraikiz, Baztango udal mugapetik kanpora egoteko asmoa dudanez,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Bigarren alkateorde Iñigo Iturralde Eliceche jauna eskuordetzea Alkatetza honen eginkizunetan ari dadin, 2020ko urtarrilaren 10etik urtarrilaren 14ra arte, biak barne.

Bigarrena.–Ebazpena bigarren alkateordeari jakinaraztea, eta Udalbatzari haren berri ematea egiten den hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Hirugarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.”

Baztanen, 2020ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2000234