18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Aldaketa Udal hilerriaren eta beilatokiaren
prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan

Artaxoako Udalak, 2019ko urtarrilaren 9ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Udal hilerriari eta beilatokiari loturiko zerbitzuak eta jarduerak egiteko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legean duen idazketaren arabera, aipatu espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean gutxienez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Osoko bilkurari erreklamazioak aurkezten bazaizkio, haiek ikusirik ebatziko ditu eta, hala behar badu, aldaketa behin betikoz onetsiko.

Dena dela, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Artaxoan, 2020ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2000347