18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Alkatetzaren eskuordetzea ezkontza zibila egiteko

Ikusirik Artaxoako Erregistro Zibilak eman duen ebazpena, zeinetan adierazten den Artaxoako Udaleko alkateari edo zinegotziren bati dagokiola eskumena ezkontza zibil bat egiteko eskaera baimentzeko; hori guztia ezkongaien datuekin bat.

Kontuan harturik ezkongaiek adierazi dutela urtarrilaren 11n ezkondu nahi dutela, udaletxean, eta Udalak ez duela horretarako eragozpenik jarri.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta haiekin bat heldu diren gainerako legeetan ezarritakoari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena ematea ezkontza zibila egiteko Artaxoako udaletxean, 2020ko urtarrilaren 11n, ezkongaiek hala eskatuta.

2. Udal honetako zinegotzi César Valencia Guemberen esku uztea ezkontza zibil hori egiteko ahalmena. Eskuordetzeak ebazpen hau sinatzen denetik hartuko du indarra.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Artaxoan, 2020ko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2000173