18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2019ko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Artaxoako Udalaren, Musika Eskolaren eta Virgen de Jerusalén zahar-egoitzaren plantilla organikoa 2020rako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 20ko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarriarekin bat, aipatu espedientea Udaleko Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarkia aitzinetik paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Osoko Bilkurak erabakiko du haietaz eta aldaketaren behin betiko onespenaz.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Artaxoan, 2019ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2000068