18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Plan partziala SR3.1 sektoreko UD-16.A1 unitatean.
Hasierako onespena

Alkate udalburuak, 2020ko urtarrilaren 8an emandako ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen SR3.1 sektoreko UD-16.A1 unitateko plan partziala, Arroizko Udal Planaren barruan, eta Conservas Iturri SLk sustatuta.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1 a) artikuluan xedatua aplikatu beharrez, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunek espedientea beren eskura izanen dute denbora horretan udal bulegoetan, azter dezaten eta alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Arroitzen, 2020ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2000195