18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

2020rako tasa, prezio publiko eta zerga-tasak

Arguedasko Udalak, 2019ko urriaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2020ko ekitaldirako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak. Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, aurrez 2019ko 228. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, azaroaren 19an, eta toki entitate honen iragarki-taulan paratuta. Jendaurreko epea inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragan denez, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeren 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Argitara ematen da 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean izanen diren tasa, prezio publiko eta zerga-tasen behin betiko onespena. 2019ean indarrean zeudenak mantentzen dira, honako hauek salbu:

–Ur zerbitzua:

  • Kontsumitutako metro kubikoa, industriakoa: 0,72 euro.
  • Kontsumitutako metro kubikoa, goratutako ura, ureztapenetarako: 0,67 euro.

–Udal igerilekuak:

  • Familien abonamendua (3 hilabete): 139 euro.
  • Helduen abonamendua (3 hilabete): 65 euro.
  • 5etik 17 urte bitartekoen abonamendua (3 hilabete): 49 euro.
  • 65 urtetik gorakoen eta desgaitasuna dutenen abonamendua (3 hilabete): 49 euro.
  • Helduen hileko banakako abonamendua: 49 euro.
  • Desgaitasuna dutenen, adingabeen eta 65 urtetik gorakoen hileko abonamendua: 33 euro.
  • Hamabostaldiko abonamendua, banakakoa (15 egun jarraitu): 35 euro.
  • Eguneko sarrera: 5 euro.

–Udalaren kiroldegia eta tenis pistak:

  • Familien urteko abonamendua: 160 euro.
  • Helduen urteko abonamendua: 81 euro.
  • Desgaitasuna dutenen, adingabeen eta 65 urtetik gorakoen abonamendua: 44 euro.
  • Hileko abonamendua, banakakoa: 30 euro.
  • Eguneko sarrera: 5 euro.

–Zerbitzu mistoa: kiroldegia, tenis pistak eta udal igerilekua (urtekoa):

  • Familien urteko abonamendua: 269 euro.
  • Helduen abonamendua: 131 euro.
  • 18 urtetik beherakoen abonamendua: 83 euro.
  • 65 urtetik gorakoen eta desgaitasuna dutenen abonamendua: 77 euro.

–Kiroldegiko pista alokatzea, soilik kirol jarduerarako: 2 ordutik beherako iraupena duen ekitaldi bakoitzeko 40 euro. Hasierako bi orduak gainditzen dituzten denbora tarteak 30 minutuka fakturatuko dira: 5 euro/denbora tartea.

–Ehorzteko tasa (hobiratzea): 300 euro zerbitzuko.

–Hobitik ateratzeko tasa: 100 euro.

–Agiriak egin eta tramitatzea:

  • Agiria posta elektronikoz igortzea: 2 euro, gehi 0,50 euro agiri gehigarri bakoitzeko.
  • Dokumentuaren kopia kautotua:
  • 1. orrialdea: 2 euro.
  • 2. orrialdetik 10. orrialdera: 0,75 euro.
  • Bakoitzagatik eta 10.etik aurrera: 0,45 euro orrialdea.

–Jantoki sozialaren zerbitzua: 4,5 euro.

–Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: tasa %25 izanen da eta koefizientea ondoko taula honen arabera ezarriko da:

SORTZEALDIA

KOEFIZIENTEA

Urtebetetik behera

0,06

Urtebete

0,03

2 urte

0,04

3 urte

0,05

4 urte

0,06

5 urte

0,06

6 urte

0,06

7 urte

0,06

8 urte

0,06

9 urte

0,06

10 urte

0,06

11 urte

0,06

12 urte

0,06

13 urte

0,06

14 urte

0,06

15 urte

0,06

16 urte

0,21

17 urte

0,24

18 urte

0,38

19 urte

0,53

20 urte

0,6

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da onespen honen kontra bide hauetakoren bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Arguedasen, 2020ko urtarrilaren 9an.–Jarduneko alkatea, José M.ª Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2000194