18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAMENDIA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Aramendiako Kontzejuak, 2019ko abenduaren 24an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2020ko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin bat.

Aramendian, 2019ko abenduaren 24an.–Kontzejuko burua, Jesús María Aramendia Barbarin.

Iragarkiaren kodea: L2000137