18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

Alkatetzaren eskuordetzea

Antzingo Udaleko alkate Isaac Corres Lopezek 2020-0001 Ebazpena eman zuen urtarrilaren 3an. Hona hemen:

Kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. eta 47. artikuluetan xedatua.

Aplikatzekoa den araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Kanpoan izanen naizenez, Javier Azcona Zabalza alkateordearen esku uztea Alkatetzaren eginkizunak 2020ko urtarrilaren 8tik 18ra, biak barne, karguari dagozkion eginkizun guztiak nire ordez betetzeko.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatuarekin bat.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari igortzea, baita Osoko Bilkurari ere, egiten duen lehenbiziko bilkura arruntean.

Antzinen, 2020ko urtarrilaren 3an.–Alkatea, Isaac Corres López.

Iragarkiaren kodea: L2000086