18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Ur hornidura zerbitzuaren tasak borondatez ordaintzeko epea, 2019ko hirugarren lauhilekoa

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2020ko otsailaren 23an bukatuko dela 2019ko hirugarren lauhilekoko ur hornidura zerbitzuaren tasak borondatez ordaintzeko epea, epez epe kobratzen baitira.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2020ko urtarrilaren 21ean kargatuko dira kontuetan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Altsasun, 2020ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2000821