18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

2019ko aurrekontuko 3. eta 4. aldaketak. Behin betiko onespena

2019ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 13an, Udalak, 2019ko azaroaren 21eko osoko bilkuran, harturiko erabakia 3/2019 eta 4/2019 aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesteko. Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontu-aldaketa horien espedienteak behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

3/2019 aurrekontu-aldaketa

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

1.1510.22700.–Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoa eta hirigintza: 1.500,00 euro.

1.1710 21000.–Kale eta gune publikoen mantentze-lanak: 3.000,00 euro.

1.1721.21000.–Landa-bide eta -eremuen mantentze-lanak: 2.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1.87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 6.500,00 euro.

4/2019 aurrekontu-aldaketa

Kreditu berezia

GASTUAK:

1.3110.22106.–Desfibriladorea: 3.000,00 euro.

1.9200 64100.–Aplikazio informatikoak: 1.500,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1.87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 4.500,00 euro.

Adiosen, 2020ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Miguel Ansa Reta.

Iragarkiaren kodea: L2000270