18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

784/2019 EBAZPENA, abenduaren 27koa, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak emana, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiaren menpeko zerbitzuetako zuzendarien eta atalburuen aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16.3 artikuluak xedatzen duenez, Foru Administrazio Publikoko gainerako buruak, hierarkikoki zer organoren menpe dauden, horri egokituko zaio haien ordezkoak hautatzea, salbu eta horren gaineko berariazko arauren bat dagoenean.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:

1. Administrazioarekiko Auzien Ataleko burua.

2. Zerga Aferen Ataleko burua.

3. Afera Zibilen Ataleko burua.

4. Afera Penalen Ataleko burua.

5. Lan arloko Aferen Ataleko burua.

6. Kudeaketa Administratiboaren Ataleko burua.

Bigarrena.–Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:

1. Gobernuaren Idazkaritza Ataleko burua.

2. Koordinazio Ataleko burua.

3. Foru Erakundeekiko Prozeduren Kudeaketarako Ataleko burua.

Hirugarrena.–Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:

1. Herritarren Arretarako Ataleko burua.

2. Herritarren Partaidetzarako Ataleko burua.

3. Gardentasunaren Ataleko burua.

Laugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Ataleko buruaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, Administrazioa Berritzeko eta Modernizatzeko Ataleko buruak ordeztuko du aldi baterako.

Bosgarrena.–Administrazioa Berritzeko eta Modernizatzeko Ataleko buruaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Ataleko buruak ordeztuko du aldi baterako.

Seigarrena.–Datuak Babesteko ordezkariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, Administrazioa Berritzeko eta Modernizatzeko Ataleko buruak ordeztuko du aldi baterako.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau interesdunei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko abenduaren 27an.–Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusia, Joseba Asiain Albisu.

Iragarkiaren kodea: F2000199