18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREAN JARTZEA. Ingurumen baimen integratua berritzeko espedientea. Sustatzailea Pladur Gypsum SA da.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren (abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak onetsia) 30. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoetan (González Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espedientearen kodea

0001-0040-2017-000031

Instalazioa

IGELTSUA FABRIKATZEA

Sailkapena

Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea

2B / 3.5

Abenduaren 16ko 1/2016 Errege Lege Dekretua

-

Azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentaraua

-

Titularra

PLADUR GYPSUM SA

Kokapena

San Vicente bidea z.g.

Koordenatuak

UTM-ETRS89, proiekzio-eremua: 30N,

X: 593.323,195 eta Y: 4.724.174,854

Udalerria

Mañeru

Proiektua

Ingurumen baimen integratua berritzea

Informazioa eskatzeko organoa

BAIMEN BULEGOA:

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

BAIMEN BULEGOA:

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoak.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz.

Iruñean, 2019ko abenduaren 26an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F2000084