18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERAKO MANKOMUNITATEA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Erriberako Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2019ko abenduaren 16an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Mankomunitatearen 2020ko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin bat.

Tuteran, 2019ko abenduaren 18an.–Mankomunitateko burua, Fernando Ferrer Molina.

Iragarkiaren kodea: L2000071