18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERAKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Erriberako Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2019ko abenduaren 16an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Hiri hondakin solidoak biltzeko, garraiatzeko eta botatzeko zerbitzuaren 2020ko ekitaldirako tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz (urriaren 29ko 11/2004 Legeak aldatua), onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tuteran, 2019ko abenduaren 18an.–Mankomunitateko burua, Fernando Ferrer Molina.

Iragarkiaren kodea: L2000070