18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREAN JARTZEA. Urteko baimen bateratua, 2020. urtean behean adierazten diren Nafarroako Foru Komunitateko udalerri eta herriguneetan petrolio-gas likidotua hodi bidez banatzen duten instalazioentzat.

Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jarri da Gas Natural Redes GLP SAren eskaera hau:

2020. urteko baimen bateratua, honako udalerri eta herriguneetan petrolio-gas likidotua hodi bidez banatzen duten instalazioentzat:

Abaurregaina, Añorbe, Arakil, Aranguren, Arantza, Artzibar, Auritz, Baztan, Beintza-Labaien, Bera, Bertizarana, Zirauki, Zizur, Donamaria, Erroibar, Esteribar, Etxalar, Galipentzu, Garralda, Goizueta, Gorza, Lapoblación, Mañeru, Mendigorria, Orotz-Betelu, San Martin Unx, Sartze, Sunbilla.

Espedienteak jendaurrean egonen dira Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan eta Nafarroako Gobernu Irekiaren web atarian (https://gobiernoabierto.navarra.es/es/participacion/procesos/autorizacion-conjunta-anual-instalaciones-distribucion-gas-licuado-abaurrea-sunbilla), interesdunek azter ditzaten eta, bidezko bada, egoki iruditzen zaizkien alegazioak, aholkuak eta ohartarazpenak idatziz egin ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 20 egun balioduneko epean.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 14an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2000432