18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZESKO ETA MIRANDA ARGAKO UDALEN
ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

2020ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2020ko plantilla organikoa, eranskinean zehaztua; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluarekin bat. Hasierako onespenaren erabakia 2019ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 9an.

Eranskina

Lanpostuaren izena: Kontu-hartzailea. Araubide juridikoa: Bitarteko funtzionarioa. Maila: B. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %10. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Egoera: Jardunean.

Faltzesen, 2020ko urtarrilaren 3an.–Batasuneko burua, Sara Fernández Allo.

Iragarkiaren kodea: L2000064