18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZURUKUAIN

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Zurukuaingo Kontzejuak, 2019ko azaroaren 25ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020. urteko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin bat.

Zurukuainen, 2020ko urtarrilaren 2an.–Kontzejuko burua, Itsasne Maeztu Etxalar.

Iragarkiaren kodea: L2000062