18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

2020ko Aurrekontua. Behin betiko onespena

Zubietako Udalak, 2019ko azaroaren 12an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra (233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2019ko azaroaren 26an).

Jendaurreko epea iragan baita inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluari jarraikiz, aurrekontua behin betiko onetsitzat jotzen da.

Foru lege horren 277.1 artikuluak ezarritakoa bete beharrez, haren laburpena ematen da argitara.

DIRU-SARRERAK:

KAPITULUA

IZENA

HASIERAKO
AURREIKUSPENAK
(euro)

1

Zuzeneko zergak

73.272,00

2

Zeharkako zergak

5.200,00

3

Tasak eta bestelako diru-sarrerak

25.880,00

4

Transferentzia arruntak

128.628,13

5

Ondareko diru-sarrerak

12.782,36

7

Kapital transferentziak

26.868,60

GUZTIRA

272.631,09

GASTUAK:

KAPITULUA

IZENA

HASIERAKO
AURREIKUSPENAK (euro)

1

Langileen lansariak

59.750,00

2

Ondasun eta zerbitzuen gastuak

77.025,96

4

Transferentzia arruntak

89.742,00

6

Inbertsio errealak

46.113,13

GUZTIRA

272.631,09

Zubietan, 2020ko urtarrilaren 10ean. Alkatea, Ernesto Dominguez Olea.

Iragarkiaren kodea: L2000314