18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Laburpena, dirulaguntzen deialdi batena, zeinaren bidez prestazio ekonomikoak jasoko baitituzte gizarte larrialdian dauden pertsonek eta familiek, 2020. urtean

Laburpena, urtarrilaren 15eko Alkatetzaren 17/2020 ebazpenarena. Horren bidez onetsi zen dirulaguntzen deialdi publiko bat, norbanakoen ebaluazio erregimenean, dirulaguntzak eman dakizkien, 2020. urtean, Zizur Nagusian, gizarte larrialdian dauden pertsonei edo familiei.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8 artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 492148.

Lehena.–Onuradunak:

Onuradunak izango dira elkarbizitza duten familia-unitateek edota banakakoek, baldin eta gizartean bazterketa egoeran badaude edo horren arriskua badute, eta 6. puntuan ezarrita dauden betebeharrak betetzen baldin badituzte.

Bigarrena.–Xedea:

–Laguntza ekonomikorako tresnak sortzea, bateragarriak direnak Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako Gizarte Laneko jarduera profesionalarekin, Zizur Nagusiko pertsona edota familientzat, beharrak agertzen baldin badituzte arlo hauetan: etxebizitza, oinarrizko horniketa, elikadura, osasuna, gizarteratzea, behar diren baliabideak eskuratzea haurrak larrialdi egoeretatik edo babes ezetik salbatzeko, eta beste egoera batzuk, zeinak ase ezean berekin ekarriko edo areagotuko duten deserrotzea, marjinazio soziala nahiz baztertua izateko arriskua.

–Gutxiengo diren kolektiboak nahiz kultura ezberdinetako pertsonen eta familien gizarteratzea laguntzea.

–Bazterturik edo gatazkan dagoen familiako adin txikikoen eskolatzea erraztea eta integratzea.

–Autonomia pertsonalerako zailtasunak dituzten pertsonei bizilekuan irautea bermatzea.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

Zizur Nagusian gizarte larrialdian dauden pertsonentzako edo familientzako dirulaguntzak onartzeko oinarri arautzaileak. 2020. urtea.

Laugarrena.–Zenbatekoa: 70.000 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:

Nafarroako Aldizkari Ofizialean deialdi hau argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta indarraldi guztian iraunen du. 2020. urte osoa izanen da indarraldia, betiere aurrekontu-kreditua nahikoa baldin badago eskaerei erantzuteko, galarazi gabe 5. oinarri arautzailean ezarritakoa.

Zizur Nagusian, 2020ko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2000693