18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

2019ko aurrekontuko 11. eta 12. aldaketak. Behin betiko onespena

2019ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an, 11 eta 12/2019 aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

11/2019 ALDAKETA

Kreditu berezia

Aldaketa:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak. Zenbatekoa: 75.000,00 euro.

Finantzabidea:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak. Zenbatekoa: 75.000,00 euro.

12/2019 ALDAKETA

Kreditu berezia

Aldaketa:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak. Zenbatekoa: 65.000,00 euro.

Finantzabidea:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak. Zenbatekoa: 65.000,00 euro.

Atarrabian, 2020ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2000332