18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an, 1/2019 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

KREDITU BEREZIA

Aldaketa:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak.

–Zenbatekoa: 65.000,00 euro.

Finantzabidea:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak.

–Zenbatekoa: -65.000,00 euro.

Atarrabian, 2020ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2000329