18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

432/2019 EBAZPENA, abenduaren 24koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, proiektuak, kultur jarduerak eta ereduko programak interes sozialeko deklaratzen dituena Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta bere zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

2019ko urriaren 1etik 31ra arte, besteak beste, honako pertsona eta entitate hauek eskaera aurkeztu zuten proiektuak, kultur jarduerak edo ereduko programak interes sozialeko deklaratzeko:

ESKATZAILEA

PROIEKTUAREN TITULUA

Alesbesko Santa Eufemia parrokia

Arrosarioko kapera eta erretaula zaharberritzea

Arangurengo Abesbatza

Abesbatza

Agoizko San Miguel Abesbatza

Berritutako ilusioekin

“Errege Magoen Desfilea” elkartea

Iruñeko “Errege Magoen Desfilea” elkartearen jarduerak

Trapezistaren Zorabioa kultur elkartea

Letrazaurituak. Argitaratzearen panorama inarrosten duten emakumeen topaketak

Espainia iparraldeko elkarte hispaniar-alemaniarra

Espainia iparraldeko elkarte hispaniar-alemaniarraren kultur jarduera

Iruña Jazz elkartea

Iruña Jazz

Radio Cierzo irrati elkartea

“Estaciones Sonoras” jaialdia

Estudios Melitón SL

Navarra Internacional/Film Festival

Itzagaondoa elkartea

Itzagaondoa Bizirik

Erdialdea Garatzeko Partzuergoa

Erdialdeko kultur jardueren sarea

Nafarroako Operaren Lagunen Gayarre Elkartea

AGAO denboraldi lirikoa. Lirika denentzat: AGAO soziala, tokiko artisten zabalkundea, prestakuntza eta proiekzioa

Nafarroako Abesbatzen Elkartea

Abesbatzako musika denen eskura

Kon Moción elkartea

Bailar desde quienes somos

GURELUR-Ingurune Naturala Babesteko Nafarroako Funtsa

Ingurumen hezkuntzako proiektua Arguedasko arroz-soroetako estazio biologikoan

DISEI elkarte lirikoa

Julián Gayarre. La voz del paraíso. Musikala

FESTA-Los de Bronce elkartea

FESTA-Los de Bronce

Atarrabiako San Andres Jaiotzazaleen Elkartea

Atarrabiako San Andres Jaiotzazaleen Elkartea

Miguel Echauri fundazioa

Miguel Echauri fundazioaren kultur jarduerak garatzea eta mantentzea

TTIPI-TTAPA fundazioa

TTIPI-TTAPA, aldizkaria, webgunea eta multimedia ekoizpenak editatzea

E7.2 elkartea

“After Cage” musika esperimentaziorako nazioarteko jaialdia

Guaixe fundazioa

Nafar Kultura Euskaraz Sustatzen

Lesakako Roqués Organoaren Lagunen Elkartea

LROLEren 2020rako jarduketa plana

Intangia

SC Self Copyright

San José Abesbatza elkartea

“Coro In tempore” abesbatzaren 2020. urteko programazioa

Ion Iraizoz Alonso

Gris/Mar

“Irurtzungo Aizpea” elkartea eta “Euskal Txokoa Pikuxar” kultur, aisialdi eta gastronomi elkartea

Irurtzun Euskara eta Kultura 2020

Ortzadar Euskal Folklore Elkartea

Nafarroako dantza tradizionalen atlasa eta behatokia

Ortzadar Euskal Folklore Elkartea

Kultura tradizionalari buruzko Ortzadarraren zikloa

Txaritopean elkartea

AntartikaLab. HIBRIDATZEA BERRIKUNTZA EGITEKO: berrikuntza sozialeko proiektua, oinarri artistikoa eta kulturala duena

Nafarroako Unibertsitatea

Nafarroako Unibertsitatearen Museoa

El Trastero Creativo (ESAL)

Kirolak

Iruñeko Sinfonietta

Iruñeko Sinfonietta

Delta Arte y Movimiento SL

LUR arte egoitzak

Hondalan Kultur Elkartea

Mendigorriko artxibo digitala

“La Pamplonesa” Iruñeko musika bandaren kultur elkartea

“La Pamplonesa” musika bandaren urteko jardueren ereduko programa

Orbaibarra garatzeko elkartea

Orbaibarreko ondare erromanikoaren interpretazioa

AZ Ekimena Alde Zaharra auzo elkartea

Auzoa egiten, historia egiten. Iruñeko Alde Zaharreko auzo-mugimenduaren azken 45 urteak ikertzea eta aztertzea (1975-2020)

Sembrando Ilusiones, Magia es Verte Sonreír elkartea

Animazioa Bideko Ama Birjina Ospitaleko pediatriako ospitalizazioen solairuan

La Caracola kultur elkartea

Mapamunditarrak

Nafarroako Dantzarien Biltzarra

Nafarroako dantza tradizionalaren sustapena eta hedapena

Ardoaren kofradia

“Del vino y la Viña” liburua, Nafarroako Ardoaren Kofradiaren literatur lehiaketan saritutako lanak. 2014-2018

José Luis Echechipía París

EXTEMPORE-Nafarroako organo ondarearen kudeaketa artistikoa eta zabalkundea

Otazu Fundazioa

ArtWeekend Otazu. Urtero arte garaikideko ekitaldi bat antolatzea Otazu Fundazioan, “Arco” Nazioarteko Arte Azokarekin batera

Estefanía De Paz Asín

EO!

Luis Azanza Ladrón

Atrévete

Nafarroako Erriberaren Garapenerako Estrategietarako Partzuergoa (EDER)

“Lo que viene” zinema jaialdia

Al Tran Tran Style kultur elkartea

Al Tran Tran musika jaialdia

Aurrera Kirol Elkartea

Aurrera dantza

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 12. artikuluan aurreikusitako jarduketak egin ondoren, Mezenasgo Batzordeak eskaera hauek eta dagokien dokumentazioa igorri zizkion Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluari, ebaluazioa egin zezan.

Eskaerak baloratu ondoren, Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluak, abenduaren 20an, proposamen bat igorri dio Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiari, kulturalak diren proiektuak, jarduerak eta ereduko programak kultur intereseko deklara ditzan, Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta bere zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 2.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, legezko testu horren 6.2 artikuluan aurreikusitako irizpideak aplikatuz, hala hartuak izatea merezi dutenez.

Aurkezturiko ereduko programa batzuen interes soziala deklaratzeko proposamenari dagokionez, irizten da eskaturiko ereduko programan hurrengo urteetan egin beharreko jarduerak gehiago zehaztu behar direla; hortaz, ez da bidezkoa ereduko programa deklaratzea, baina bai aurkezturiko proiektuen interes soziala deklaratzea 2020ko abenduaren 31ra arte. Honako hauek aurkezturiko ereduko programen kasuan gertatu da hori: Trapezistaren Zorabioa kultur elkartea, Espainia iparraldeko elkarte hispaniar-alemaniarra, Nafarroako Abesbatzen Elkartea, Kon Moción elkartea, E7.2 elkartea, Guaixe Fundazioa, El Trastero Creativo (ESAL) izenekoa, “La Pamplonesa” Iruñeko musika taldearen kultur elkartea, José Luis Echechipía Parísek eta “EDER” Nafarroako Erriberaren Garapenerako Estrategietarako Partzuergoa.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta bere zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduan xedatutakoari jarraituz,

EBAZTEN DUT:

1. Ebazpen honen I. eranskinean ageri diren kultur jarduerak eta proiektuak interes sozialeko deklaratzea.

2. Ebazpen honen II. eranskinean azaltzen diren kultur jardueren eta proiektuen ereduko programak interes sozialeko deklaratzea.

3. Ebazpen honen III. eranskinean ageri diren kultur jarduerak eta proiektuak interes sozialeko deklaratzea, 2020ko ekainaren 30eko bukaera datarekin betiere, eta ez ematea ereduko programaren izaera.

4. Proiektuak eta jarduerak gauzatzen diren bitartean bakarrik izanen du indarra interes sozialeko deklarazioak.

5. Interes sozialeko proiektuak eta jarduerak dituzten pertsona edo entitateak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22. artikuluak ezartzen dituen betebeharrei daude loturik, bai proiektuari, kultur jarduerari edo ereduko programari dagokionez, bai zerga administrazioari dagokionez.

6. Proiektua edo kultur jarduera interes sozialeko deklaratuta ere, onuradunek berdin-berdin eskuratu beharko dituzte hura gauzatzeko lizentzia, baimen edo komunikazioak, horiek ematea, zeinek bere eskumenen esparruan, beste erakunde batzuei dagokienean.

7. Interes sozialeko deklaratzen diren proiektuak eta kultur jarduerak Nafarroako Gobernuaren Atarian argitaratuko dira, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

8. Pertsona eta entitate onuradunek “Mecna zigilua” anagrama erabiltzen ahalko dute beren komunikazio, aurkezpen, argitalpen eta dokumentuetan; baldin eta zerikusia badute interes sozialeko deklaraturik dauden proiektuekin, kultur jarduerekin edo ereduko programekin.

9. Ebazpen hau Idazkaritza Tekniko Nagusira, Nafarroako Zerga Ogasunera eta Kultur Mezenasgoaren Batzordera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

10. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko abenduaren 24an.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Ignacio Apezteguía Morentin.

I. ERANSKINA

Kultur jarduerak eta proiektuak

ESKATZAILEA

PROIEKTUAREN TITULUA

BUKAERA EGUNA

Alesbesko Santa Eufemia parrokia

Arrosarioko kapera eta erretaula zaharberritzea

2020-12-31

Estudios Melitón SL

Navarra Internacional/Film Festival

2020-09-05

GURELUR-Ingurune Naturala Babesteko Nafarroako Funtsa

Ingurumen hezkuntzako proiektua Arguedasko arroz-soroetako estazio biologikoan

2020-12-31

DISEI elkarte lirikoa

Julián Gayarre. La voz del paraíso. Musikala

2020-12-31

Lesakako Roqués Organoaren Lagunen Elkartea

LROLEren 2020rako jarduketa plana

2020-12-31

San José Abesbatza elkartea

“Coro In tempore” abesbatzaren 2020. urteko programazioa

2020-12-31

Ion Iraizoz Alonso

Gris/Mar

2020-12-31

Irurtzungo Aizpea elkartea eta Euskal Txokoa Pikuxar kultur, aisialdi eta gastronomi elkartea

Irurtzun Euskara eta Kultura 2020

2020-12-31

Txaritopean elkartea

AntartikaLab. HIBRIDATZEA BERRIKUNTZA EGITEKO: berrikuntza sozialeko proiektua, oinarri artistikoa eta kulturala duena

2020-6-30

AZ Ekimena Alde Zaharra auzo elkartea

Auzoa egiten, historia egiten. Iruñeko Alde Zaharreko auzo-mugimenduaren azken 45 urteak ikertzea eta aztertzea (1975-2020)

2020-12-31

Ardoaren kofradia

“Del vino y la Viña” liburua, Nafarroako Ardoaren Kofradiaren literatur lehiaketan saritutako lanak. 2014-2018

2020-12-31

Estefanía De Paz Asín

EO!

2020-3-1

Luis Azanza Ladrón

Atrévete

2020-3-31

Al Tran Tran Style kultur elkartea

Al Tran Tran musika jaialdia

2020-12-31

II. ERANSKINA

Kultur jardueren edo proiektuen ereduko programak

ESKATZAILEA

PROIEKTUAREN TITULUA

BUKAERA EGUNA

Arangurengo Abesbatza

Abesbatzako musika

2024-12-31

Agoizko San Miguel Abesbatza

Berritutako ilusioekin

2024-12-31

“Errege Magoen Desfilea” elkartea

Iruñeko “Errege Magoen Desfilea” elkartearen jarduerak

2024-12-31

Iruña Jazz elkartea

Iruña Jazz

2024-12-31

Radio Cierzo irrati elkartea

“Estaciones Sonoras” jaialdia

2024-12-31

Itzagaondoa elkartea

Itzagaondoa Bizirik

2024-12-31

Erdialdea Garatzeko Partzuergoa

Erdialdeko kultur jardueren sarea

2020-12-31

Nafarroako Operaren Lagunen Gayarre Elkartea

AGAO denboraldi lirikoa. Lirika denentzat: AGAO soziala, tokiko artisten zabalkundea, prestakuntza eta proiekzioa

2024-12-31

FESTA-Los de Bronce elkartea

FESTA-Los de Bronce

2024-12-31

Atarrabiako San Andres Jaiotzazaleen Elkartea

Atarrabiako San Andres Jaiotzazaleen Elkartea

2024-12-31

Miguel Echauri fundazioa

Miguel Echauri fundazioaren kultur jarduerak garatzea eta mantentzea

2024-12-31

TTIPI-TTAPA fundazioa

TTIPI-TTAPA, aldizkaria, webgunea eta multimedia ekoizpenak editatzea

2024-12-31

Intangia

SC Self Copyright

2022-11-1

Ortzadar Euskal Folklore Elkartea

Nafarroako dantza tradizionalen atlasa eta behatokia

2024-12-31

Ortzadar Euskal Folklore Elkartea

Kultura tradizionalari buruzko Ortzadarraren zikloa

2024-12-31

Nafarroako Unibertsitatea

Nafarroako Unibertsitatearen Museoa

2024-12-31

Iruñeko Sinfonietta

Iruñeko Sinfonietta

2023-12-31

Delta Arte y Movimiento SL

LUR arte egoitzak

2024-12-31

Hondalan Kultur Elkartea

Mendigorriko artxibo digitala

2024-12-31

Orbaibarra garatzeko elkartea

Orbaibarreko ondare erromanikoaren interpretazioa

2024-12-31

Sembrando Ilusiones, Magia es Verte Sonreír elkartea

Animazioa Bideko Ama Birjina Ospitaleko pediatriako ospitalizazioen solairuan

2024-12-31

La Caracola kultur elkartea

Mapamunditarrak

2024-12-31

Nafarroako Dantzarien Biltzarra

Nafarroako dantza tradizionalaren sustapena eta hedapena

2024-12-31

Otazu Fundazioa

ArtWeekend Otazu. Urtero arte garaikideko ekitaldi bat antolatzea Otazu Fundazioan, “Arco” Nazioarteko Arte Azokarekin batera

2024-12-31

Aurrera Kirol Elkartea

Aurrera dantza

2024-12-31

III. ERANSKINA

Kultur jarduerak eta proiektuak

ESKATZAILEA

PROIEKTUAREN TITULUA

BUKAERA EGUNA

Trapezistaren Zorabioa kultur elkartea

Letrazaurituak. Argitaratzearen panorama inarrosten duten emakumeen topaketak

2020-12-31

Espainia iparraldeko elkarte hispaniar-alemaniarra

Espainia iparraldeko elkarte hispaniar-alemaniarraren kultur jarduera

2020-12-31

Nafarroako Abesbatzen Elkartea

Abesbatzako musika denen eskura

2020-12-31

Kon Moción elkartea

Bailar desde quienes somos

2020-12-31

E7.2 elkartea

“After Cage” musika esperimentaziorako nazioarteko jaialdia

2020-12-31

Guaixe fundazioa

Nafar Kultura Euskaraz Sustatzen

2020-12-31

El Trastero Creativo (ESAL)

Kirolak

2020-12-31

“La Pamplonesa” Iruñeko musika bandaren kultur elkartea

“La Pamplonesa” musika bandaren urteko jardueren ereduko programa

2020-12-31

José Luis Echechipía París

EXTEMPORE-Nafarroako organo ondarearen kudeaketa artistikoa eta zabalkundea

2020-12-31

Nafarroako Erriberaren Garapenerako Estrategietarako Partzuergoa (EDER)

“Lo que viene” zinema jaialdia

2020-12-31

Iragarkiaren kodea: F1916661