18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLARAN

Udalbatzako kideen ordainsariak

Ollarango Udalak, 2019ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1. Zinegotziek 130 euroko saria jasoko dute, 2019. urtean eginiko bilkura bakoitzeko, beren karguetan aritzean sortutako gastuak berdintzeko. Sari horiek ordainduko dira gastu gisa eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan dagokiona aplikatuko zaie.

2. Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluko 5. puntuak ezartzen duena bete dadin, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

Ollaranen, 2020ko urtarrilaren 7an.–Alkatea, David Ventura Campion.

Iragarkiaren kodea: L2000170