18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URZAINKI

2020rako tasak eta karga-tasak

Urzainkiko Udalak, 2019ko abenduaren 23an egin osoko bilkura arruntean, erabakia hartu zuen 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten tributu bidezko diru-sarreren eta prezio publikoen gainean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen:

1. Nahitaez ordainarazi beharreko zergak. Onesten dira honako karga-tasa, koefiziente eta indize hauek: (Joan den urteko karga-tasa berak mantentzen dira):

–Lurraren gaineko kontribuzioa:

  • Hiri-lurreko ondasunen gainekoa: %0,30.
  • Landa-lurreko ondasunen gainekoa: %0,80.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4,0.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko ehunekoak aplikatzea. Karga-tasa: %18.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,3 indizea.

2. Gainerako tasak eta prezio publikoen tarifak eta kuotak. Bere horretan uzten dira joan den urtean indarra zuten tasa eta prezio publikoak.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Urzainkiko Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, herritarrek jakin dezaten.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hala ere, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Urzainkin, 2019ko abenduaren 27an.–Alkatea, Félix Galetx Laiana.

Iragarkiaren kodea: L2000018