18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITI

Aldaketa, Hilerria arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Untzitiko Udalak, 2019ko abenduaren 12an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa Hilerriko zerbitzuagatik ordaindu beharreko tasei buruzko udal ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, egindako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Aipatu espedientea udal bulegoetan dago, Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzan, Elon (Burgu kalea, 4). Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betiko onetsi eta behin betiko testua emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Untzitin, 2020ko urtarrilaren 13an.–Alkate udalburua, Antonio San Miguel Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2000335