18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Akats zuzenketa, 2020ko karga-tasen onespenean

Ikusirik akats bat dagoela 2019ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 27an, argitaratutako iragarkian, honako zuzenketa hau egiten da: “Alkatea, Arturo Goldaracena Asa” dioen lekuan, “Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz” jarri behar da; hori guztia, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, zeinak hau adierazten baitu: “Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunak eskatuta, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak”.

Tafallan, 2020ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2000233