18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

913/2019 EBAZPENA, abenduaren 30ekoa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, “Cintruenigoko (Nafarroa) Hondakin Uren Araztegia (HUA) handitzea, ur araztuak findu eta kontrolatzeko” izeneko proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onesten dituena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak apirilaren 29an emandako 505/2019 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren, hamabost egunez, aipatu proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Epe horretan alegazio hauek hartu dira eta erantzun hauek eman zaizkie:

1.–Mª Carmen Fernández Navascués eta Pedro Jesús Fernández Navascués jaun-andreek, Cintruenigoko 1. poligonoko 1458. lurzatiaren jabeek (CIN-02), honakoa alegatu dute:

Adierazten dute ez daudela ados eskainitako balorazioarekin, eta eskaintza alternatiboa planteatzen dute. Horrez gain, eskatzen dute lehengoratu dadila iturburuaren ingurura edo zumardira sartzeko bidea.

Alegazioari erantzunez, adierazten da ukitutako ondasun eta eskubideen balorazioa indarreko legediarekin bat egin beharko dela. Gainera, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52.7 artikuluarekin bat, behin finka okupatu ondotik, desjabetze espedientea tramitatuko da, balio justuaren eta ordainketaren faseetan.

Sarbideari dagokionez, hasieran zegoen bezala utziko da, eta, horretarako, bilera bat eginen da jabeekin.

2.–Ana M. Chivite Trincado andreak, Cintruenigoko 1. poligonoko 1182. eta 1006. lurzatien jabeak (CIN-08 eta CIN-09 finkak, hurrenez hurren), honakoa alegatu du:

Adierazten du ez dagoela ados bere finken okupazioarekin, kolektorea eramateko beste aukera batzuk badaudela iritzita. Adierazten du ez dela kontuan hartu ezin izanen direla berriz sartu okupatu beha diren lurretan egun dauden zuhaitzak, eta horrek balio-galera dakarrela. Azkenik, iruditzen zaio eskainitako prezioak ez dituela betetzen finkaren balioari dagozkion espektatibak.

Hustubidearen trazadurari dagokionez, 2015eko martxoan idatzi zen “Cintruenigoko HUA handitzea, ur araztuak findu eta kontrolatzeko” izeneko proiektua, eta bertan jasotzen denez, kolektoreak ukitzen zuen “Errege altxonbidea, Corellako El Villarretik Santa Engraciako Ateraino, Ejea de los Caballeros herrian”. Trazadura horretan, hustubidea bidetik hurbilago zihoan.

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak Nafarroako Abelbideei buruzko 19/1997 Foru Legean ezarritakoa betetzeko baldintza ezarri zuen proiektuaren aldeko txostena emateko. Zehazki, hustubidea abelbidearen zortasun eremutik kanpo eramateko betebeharra ezarri zuen (3 metro, abelbidearen mugatik).

Eskakizun hori dela eta, trazadura aldatu zen. Proiektuan jasotako azken trazaduran ukitutakoei ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko ahalegina egin da, eta abelbideak ezarritako distantzia ere bete da.

Zuhaitzak berriz sartzerik ez dagoela aipatzen du, eta esan beharra dago muga horrek soilik eraginen liokeela ezarritako zortasun eremuari, hau da, hiru metroko zabalera duen zerrenda bati kolektorearen trazadura osoan.

Balio-galerari eta eskainitako prezioari dagokienez, esan daiteke ukipenen balorazioa indarreko legeriari jarraikiz egin beharko dela. Gainera, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52.7 artikuluarekin bat, behin finka okupatu ondotik, desjabetze espedientea tramitatuko da, balio justuaren eta ordainketaren faseetan.

Horiek horrela, ezetsi egin da alegazioa.

3.–Alberto Chivite Navascués jaunak, Cintruenigoko 1. poligonoko 1181. 1007. eta 1009. lurzatien jabeak (CIN-07, CIN-10 eta CIN-11 finkak, hurrenez hurren), honakoa alegatu du:

Adierazten du ez dagoela ados bere finken okupazioarekin, kolektorea eramateko beste aukera batzuk badaudela iritzita. Adierazten du bere finketan baserri-eskola bat jartzeko aurreproiektu bat duela, eta okupazioak guztiz galarazten duela hura gauzatzea. Adierazten du finka horiek balio afektiboa dutela berarentzat eta haietako batzuk galtzeak eta bere proiektuak kaltetzeak arazo psikologikoak eragin diezazkiokeela. Azkenik, iruditzen zaio eskainitako prezioak ez dituela betetzen finkaren balioari dagozkion espektatibak.

Hustubidearen trazadurari dagokionez, 2015eko martxoan idatzi zen “Cintruenigoko HUA handitzea, ur araztuak findu eta kontrolatzeko” izeneko proiektua, eta bertan jasotzen denez, kolektoreak ukitzen zuen “Errege altxonbidea, Corellako El Villarretik Santa Engraciako Ateraino, Ejea de los Caballeros herrian”. Trazadura horretan, hustubidea bidetik hurbilago zihoan.

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak Nafarroako Abelbideei buruzko 19/1997 Foru Legean ezarritakoa betetzeko baldintza ezarri zuen proiektuaren aldeko txostena emateko. Zehazki, hustubidea abelbidearen zortasun eremutik kanpo eramateko betebeharra ezarri zuen (3 metro, abelbidearen mugatik).

Eskakizun hori dela eta, trazadura aldatu zen. Proiektuan jasotako azken trazaduran ukitutakoei ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko ahalegina egin da, eta abelbideak ezarritako distantzia ere bete da.

Baserri-eskolaren proiektuari dagokionez, hondakin uren hustubidea paratzeak ez du hura egitea baldintzatuko. Etorkizuneko eraikinak 19/1997 Foru Legeak ezarritako mugak izanen ditu, hustubideak eragindakoekin batera.

Amaitzeko, eskainitako prezioari dagokionez, esan beharra dago ukipenen balorazioa indarreko legeriari jarraikiz egin beharko dela. Gainera, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52.7 artikuluarekin bat, behin finka okupatu ondotik, desjabetze espedientea tramitatuko da, balio justuaren eta ordainketaren faseetan.

Horiek horrela, ezetsi egin da alegazioa.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Behin betiko onestea “Cintruenigoko (Nafarroa) HUA handitzea, ur araztuak findu eta kontrolatzeko” izeneko proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta aurkeztutako alegazioak ebaztea ebazpen honen azalpen zatian adierazitako moduan; ulertzen da onespenak berekin dakarrela onura publikoaren deklarazioa eta okupatzeko beharra.

2. Cintruenigoko Udala desjabetze espedientearen onuradun deklaratzea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Cintruenigoko herriko etxeko iragarki taulan argitaratzea. Orobat, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko egunkari batean.

4. Ebazpen hau Cintruénigoko Udalari eta alegatzaileei jakinaraztea. Horrekin batera, adieraztea administrazio publikoek ez beste interesdun guztiek gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egitea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2019ko abenduaren 30ean.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M. Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F1916851