18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

2020rako lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Alkatetzaren urtarrilaren 2ko ebazpenaren bidez, 2020. urteari dagokion lan egutegia onetsi zen. Hona zer ezartzen duen haren xedapen zatiak:

“Lehenbizikoa.–2020ko lan egutegiko jaiegunak onestea, Sesmako Udaleko bulegoetako langileentzat; honako hauek, alegia:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose eguna.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a. Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 25a: Las Nievas, herrian jai.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 7a: Konstituzioaren egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2020. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta aitzineko paragrafoan jaiegun deklaratu direnak. Abuztuaren 24a, 26a, 27a eta 28a, martxoaren 20a eta abenduaren 4a baliodunak izanen dira epeak kontatzeari dagokionez, bulegoak itxita egonen badira ere.

Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta gorago aipatutako jaiegunetan, horiek ere kontuan hartu baitira 2020ko lan egutegian. Orobat egonen dira itxita abuztuaren 24an, 26an, 27an eta 28an, martxoaren 20an eta abenduaren 4an.

Bigarrena.–1.592 ordukoa izanen da Sesmako Udalaren bulegoetako lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua, eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 15 minutukoa izanen da. Nahitaez lan egin beharko da 07:45etik 15:00ak arte.

Abuztuaren 21ean bulegoak 12:00etan itxiko dira, eta abenduaren 24an eta 31n, berriz, 13:00etan.

Hirugarrena.–Jendea hartzeko eta Erregistro orokorra irekitzeko ordutegia 9:00etatik 14:00 arte izanen da.

Laugarrena.–Egun baliogabeen deklarazioa Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.”

Sesman, 2020ko urtarrilaren 2an.–Alkatea, M.ª Rosario Echávarri Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2000058