18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

2020rako tasa, zerga-tasa eta prezio publikoak

Santakarako Udalak, 2020ko azaroaren 12ko osoko bilkuran, erabaki zuen onestea 2020rako zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak.

Onespena 2019ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 22an, eta jendaurrean egon den bitartean alegaziorik jarri ez zaionez, behin betiko onetsita geratzen dira 2020ko ekitaldiko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Hona hemen:

ZERGA-TASAK

–Lurraren gaineko kontribuzioa: %0,164.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,2ko udal indizea.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.–Lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak izanen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak, balio-gehikuntza sortzen den aldiaren arabera:

0,63

20 urte edo hortik gora

0,56

19 urte

0,43

18 urte

0,29

17 urte

0,16

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,06

13 urte

0,06

12 urte

0,06

11 urte

0,06

10 urte

0,06

9 urte

0,06

8 urte

0,06

7 urte

0,06

6 urte

0,06

5 urte

0,20

4 urte

0,28

3 urte

0,18

2 urte

0,09

Urtebete

0,09

Urtebetetik behera

Eta karga-tasa bera: %8.

–Zirkulazio zerga: Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifak.

TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK

Hilerriko tasak

–Nitxoak: 700 euro erroldatuak daudenentzat. 2.000 euro erroldatuak ez daudenentzat.

–Kolunbarioak: 300 euro erroldatuak daudenentzat. 1.500 euro erroldatuak ez daudenentzat.

–Lurpean: 1.000 euro erroldatuak daudenentzat. 2.500 euro erroldatuak ez daudenentzat.

–Hilotzak hobitik ateratzea: 100 euro.

Igerilekuak

Erroldatutzat joko dira dagokion urtearen urtarrilaren 1a baino lehenagotik hala agertzen direnak.

Abonamenduak:

Igerilekua erabili nahi dutenek, dagokion urtearen 1a baino lehen 5 urte betetzen badituzte, nahitaez atera beharko dute abonamendua.

14 urtetik gorakotzat joko dira dagokion urtearen 1a baino lehen 14 urte bete dituztenak.

65 urtetik gorakotzat joko dira dagokion urtearen 1a baino lehen 65 urte bete dituztenak.

–Denboraldiko abonamendua, erroldatuta dauden 14 urtetik gorakoentzat: 40 euro. Familia ugarietako kideentzat: 30 euro.

–Denboraldiko abonamendua, erroldatuta ez dauden 14 urtetik gorakoentzat: 50 euro. Familia ugarietako kideentzat: 37,50 euro.

–Denboraldiko abonamendua, erroldatuta dauden 65 urtetik gorakoentzat: 30 euro.

–Denboraldiko abonamendua, erroldatuta ez dauden 65 urtetik gorakoentzat: 40 euro.

–Denboraldiko abonamendua, erroldatuta dauden 14 urtetik beherakoentzat: 30 euro. Familia ugarietako kideentzat: 22,50 euro.

–Denboraldiko abonamendua, erroldatuta ez dauden 14 urtetik beherakoentzat: 40 euro. Familia ugarietako kideentzat: 30,00 euro.

Sarrerak:

–14 urtetik gorakoak:

  • Egun bat: 5 euro. Asteburua: 8 euro.

–14 urtetik beherakoak:

  • Egun bat: 3 euro. Asteburua: 5 euro.

Pilotalekua:

–Sartzeko txartela: 5 euro.

–Argia ordubete pizteko fitxa: 1 euro.

–Padel-pista:

–Ordubete: 6 euro. ordu bat eta hogeita hamar minutu: 9 euro.

–7 ordu eta 30 minutuko abonamendu: 30 euro.

Bestetako saltokiak, barrakak eta abar.

–Ordenantzan ezarritakoa.

Ostatuen terrazak

–Ordenantzan ezarritakoa.

Santakaran, 2020ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2000317