18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

1. poligonoko 1540 herri-lurraren desafektazioa.
Hasierako onespena

2019ko abuztuaren 9an egin bilkuran, hasiera batez onartu zen Jaizko 1. poligonoko 1540 lurzatiaren desafektaziorako espedientea, Telefónica taldeari lagatzeko haren erabilera. Lurzatia San Paolon dago eta Jaizko herri-lurren parte da. Espedientea Telsius Torres España SLk sustatu du, telekomunikazioetarako azpiegitura bat (telefono mugikorreko deien banagunea) instalatzeko.

Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 143. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, onespen hori jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta alegazioak aurkez daitezen.

Jaitzen, 2020ko urtarrilaren 2an.–Alkatea, Francisco Eraso Azqueta.

Iragarkiaren kodea: L2000271