18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARI

2020rako tasak eta karga-tasak

Erronkariko Udalak, 2019ko abenduaren 20an egin osoko bilkura berezian, erabakia hartu zuen 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten tributu bidezko diru-sarreren eta prezio publikoen gainean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen:

1. Nahitaez ordainarazi beharreko zergak. Onesten dira honako karga-tasa, koefiziente eta indize hauek: (Bere horretan uzten dira joan den urteko karga-tasak eta batzen da kontribuzioa):

–Lurraren gaineko kontribuzioa: %0,40.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4,5.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko portzentajeak aplikatzea. Karga-tasa: %18.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,4. indizea.

2. Gainerako tasak eta prezio publikoen tarifak eta kuotak. Bere horretan uzten dira 2019an indarra zuten tasa eta prezio publikoak, aldaketa honekin:

6. ordenantza fiskala, Erronkariko eremu publikoko eta herri-lurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena

I. epigrafea.–Zoruko aprobetxamendu bereziak.

I.3 Beste aprobetxamendu batzuk (besta eta ferietako etxolak eta barrakak, salmenta postuak eta ikuskizun edo dibertimendurako era guztietako postuak) postu bakoitza (6 metro lineal): Urteko tarifa: 33,50 euro. Sei hilabeteko tarifa: 20,00 euro. Hiru hilabeteko tarifa: 11,50 euro. Eguneko tarifa: 2,50 euro.

Abuztuko bestetan, 10 eurokoa izanen da eguneko tarifa, adjudikazioa enkante bidez egin ezean.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Erronkariko udaletxeko iragarki-taulan argitaratzea, herritarrek jakin dezaten.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hala ere, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Erronkarin, 2019ko abenduaren 23an.–Alkatea, Amparo Viñuales Gale.

Iragarkiaren kodea: L1916845