18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Lan egutegia 2020rako

Alkate udalburuaren urtarrilaren 8ko 001/2020 Ebazpenaren bidez, onetsi da Ribaforadako Udaleko bulegoetako langileendako 2020ko lan egutegia. Hona hemen, hitzez hitz, ebazpen horren xedapen zatia:

“Lehenbizikoa.–Onestea Ribaforadako Udaleko bulegoetako langileen lan egutegia 2020rako, arau hauek oinarri hartuta: maiatzaren 10eko 177/2019 Ebazpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020ko asteguneko jaien egutegi ofiziala; eta azaroaren 22ko 250/2019 Ebazpena, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren herrietako jaiak 2020rako. Beraz, igandeez gain, honako hauek dira 2020ko jaiegunak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 24a: San Bartolome.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 7a: Konstituzio egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Lan egutegia erregularizatzeko ondorioetarako, larunbat, igande eta jaiegunez gain, honakoak hartuko dira lanik gabeko eguntzat (udal bulegoak itxita egonen dira):

–Otsailaren 3a, San Blas festak direla eta.

–Abuztuaren 25a, 26a, 27a eta 28a, San Bartolome festak direla eta.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren eguneko zubia.

–Abenduaren 24a: Eguberri bezpera.

–Abenduaren 31: Urtezahar eguna.

Hirugarrena.–Ebazpen honen xedapen zatia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, orok jakin dezan.”

Ribaforadan, 2020ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2000274