18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Pitillasko Udalak, 2019ko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, legezko quoruma izanik, hasiera batez onetsi zuen 1/2019 aurrekontu-aldaketa egiteko espedientea.

Espediente hori jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik egon ezean, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Pitillasen, 2019ko abenduaren 30ean.–Alkate udalburua, Pedro José Labari Elduayen.

Iragarkiaren kodea: L2000338