18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Lan egutegia 2020rako

Idazki honen bidez aditzera ematen da, orok jakin dezan, Azkoiengo alkateak honako dekretua eman duela 2020ko urtarrilaren 9an:

Ikusirik Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 10eko 177/2019 Ebazpena, zeinaren bidez ezarri baitzen Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020ko jaiegunen egutegi ofiziala.

Ikusirik 2019ko abuztuaren 28an Azkoiengo Udalak osoko bilkuran hartutako erabakia, proposatzen duena 2020ko otsailaren 3a, San Blas eguna, herriko jaieguna izan dadin, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak azaroaren 22an eman 250/2019 Ebazpenaren bidez finkatu baitzen.

Ikusirik abenduaren 19ko 197/2019 Foru Agindua, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana.

Ikusirik udal honetako langileek aurkeztu lan egutegiaren proposamena, indarra duen legediak emandako eskumenen indarrez,

ERABAKITZEN DU:

1.–Honako egun hauek jaiegun izanen dira eta haietan itxita egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Otsailaren 3a: San Blas.

–Martxoaren 19a eta 20a: San Jose eta biharamuna.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Irailaren 5etik 13ra: herriko jaiak.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Abenduaren 3a eta 4a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna eta biharamuna.

–Abenduaren 7a: Konstituzio egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

2.–Azkoiengo Udalaren bulegoetako urteko lanorduen banaketa egin da: lanaldia zazpi ordu eta hogei minutukoa izanen da egunero, 7:30etik 15:30era bete beharrekoa, astelehenetik ostiralera.

3.–Ondokoak izanen dira jendea hartzeko orduak udal bulegoetan: goizeko 10:00etatik 14:30era, astelehenetik ostiralera.

4.–2020ko abenduaren 24an eta 31n udal bulegoak 13:00etan itxiko dira.

5.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, bai eta Udalaren egoitza elektronikoan ere.

6.–Erabaki edo egintza honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau egin eta biharamunetik hasita edo, aurretik eta hautara, ondoko bi errekurtso hauetako bat:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita, edo

b) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza edo erabakiaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Azkoienen, 2020ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2000196