18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

19-1812 Gora jotzeko Errekurtsoa, lan-kontratudunentzako
2019. eta 2020. urteetarako hitzarmenaren aurka

Iruñeko Udaleko lan-kontratudunentzako 2019. eta 2020. urteetarako hitzarmenean, M.ª Ángeles Jaso Amézteguik gora jotzeko errekurtsoa paratu du, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2019ko ekainaren 22an hartutako erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez zuzendu eta berretsi zen lan-kontratudunentzako 2019. eta 2020. urteetarako hitzarmenaren behin betiko testua (IV. eranskina.–Lanordu osagarriak eta lanaldia luzatzea Etxez Etxeko Arreta Lantaldean eta kontratazio partzialeko lan-kontratuko udal-zerbitzuetan). Hori guztia aipatu eta argitaratu zen 2019ko 241. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 10ean.

Interesdun guztiei jakinarazten zaie eta epatze deia egiten zaie agertzeko hamar egun balioduneko epean Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea, 10; Iruña. Sarrera Ezkirotz kaletik); hori guztia, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2000108