18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

912/2019 EBAZPENA, abenduaren 30ekoa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, “Meozko (Nafarroa) hondakin uren tratamendua” izeneko proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onesten dituena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak uztailaren 15ean emandako 1066/2019 Ebazpenaren bidez jendaurrean jarri ziren aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, hamabost egunez, eta Longidako Udala deklaratu zen desjabetze espedientearen onuradun.

Epe horretan zenbait alegazio jaso dira. Hona hemen erantzunak:

1.–Miguel Ángel Eransus Juandeaburre jaunak, Meozko (Longida) 7. poligonoko 363. lurzatiaren jabeak, alegatzen du hodiak eta kontrol-putzuak instala daitezela 7. poligonoko 212. eta 211. herri-lurzatietan eta bere finka eta herri-lurrak bereizten dituen bidean.

Alternatibak azterturik eta berriz ere bertatik bertara ikusi ondoren, egoki ikusi da hustubidearen trazadura aldatzea Meozko (Longida) 7. poligonoko 211. eta 212. herri-lurzatietara eramateko. Trazadura espedienteari erantsitako planoan zehaztu da. Dena dela, finkaren 276 m² aldi baterako okupatuko dira, han dagoen putzu septikoa desmuntatzeko. Horregatik guztiagatik, alegazioa baietsi da.

2.–Francisco Javier Baztán Aristu jaunak, Meozko (Longida) 7. poligonoko 292. lurzatiaren jabeak, alegatzen du logikoena litzatekeela obra egitea han dagoen putzu septikotik ahalik eta hurbilen. Gainera, ulertezina iruditzen zaio krisialdi batean halako obra bat proiektatzea, ez baitator bat ez lekuaren errealitatearekin, ez araztu beharreko ur bolumenarekin. Azkenik, alegatzen du espero duela putzua herri-lurretara eramatea.

Alegazio horri erantzuteko, adierazi beharra dago gaur egungo putzua erreka-zuloaren ondoan dagoela, sarbiderik ez duen lurzati landu batean. Araztegia kokatzeko lurzatiak gutxieneko malda bat behar du, eta, kasu honetan, putzua gaur egun dagoen lurzatiak ez du hori betetzen. Izan ere, jalkitze-sistema primarioa izateaz gainera, fluxu bertikaleko hezegune bat aurreikusi da, eta, horretarako, goian aipatutako malda duen lurzati bat behar da.

Araztegiaren tamainari eta tratatu beharreko ur bolumenari dagokienez, adierazi beharra dago instalazioa dimentsionatu dela kontuan harturik zenbat biztanle dauden eta urak arazteko egun dagoen eskaera. Adierazi beharra dago NILSAk esperientzia handia duela araztegiak diseinatzen eta gobernatzen. Izan ere, gaur egun ehundik gora araztegi ditu, eta hori instalazio honen diseinu onaren berme da.

Azkenik, esan beharra dago araztegiak kokatzeko tokia bilatzeko lehenengo aukera herri-lurrak izaten direla. Kasu honetan halaxe egin zen, baina 2016ko urriaren 21ean Longidako Udalaren errekerimendu bat jaso zen, non honako hau eskatzen baitzen: “berriz aztertzea proposamenaren kokagunea, kontuan harturik bete egin behar direla, eraikuntzak ezartzeko, Longidako Udal Plan Orokorreko lurzoru urbanizaezinetarako arauen 1.4 artikuluan adierazita dauden baldintzak”.

Era berean, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak 2017ko martxoaren 6an egindako txostenean zera adierazten da: “... ez dago justifikatua halako malda handia duten lurrak okupatzea; izan ere, udalerrian badira malda gutxiagoko lurrak, non jarduerak inpaktu txikiagoa eraginen lukeen”. Gero, sustatzaileari eskatu zitzaion aurkez zitzala ingurumenaren aldetik eragin txikiagoa izanen duten beste alternatiba batzuk.

Horrekin guztiarekin, alternatiba bat bilatu zen, erreferentziazko proiektuan adierazi zena. Aukeratutako lurzatiak ingurumenaren aldetik eskatzen diren baldintza guztiak betetzen ditu, bai eta, maldari dagokionez, araztegiaren elementu guztiak jartzeko behar direnak ere. Bestalde, lurzati hori larretarako erabiltzeko asmoa dago. Kokagune hori, teknikoki, onena da.

Horregatik guztiagatik, alegazioa ezesten da.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuarekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Behin betiko onestea “Meozko (Nafarroa) hondakin uren tratamendua” izeneko proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta aurkeztutako alegazioak ebaztea ebazpen honen azalpen zatian adierazitako moduan; ulertzen da onespenak berekin dakarrela onura publikoaren deklarazioa eta okupatzeko beharra.

2. Ebazpen hau, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Longidako Udalaren iragarki taulan argitaratzea. Orobat, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko egunkari batean.

3. Ebazpen hau Longidako Udalari eta alegazio egileei jakinaraztea, eta adieraztea administrazio publikoek ez beste interesdun guztiek gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela Lurralde Kohesiorako kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egitea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2019ko abenduaren 30ean.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M. Rodríguez Gómez.

MEOZKO (NAFARROA) HONDAKIN UREN TRATAMENDUA

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

FINKAREN KODEA

TITULARRA/K

JARD.

B. BETIKO OKUPAZIOA

ZORTASUNA

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA

ERREGISTROA

POL.

LURZ.

LUR MOTA

m.l.

Unit.

HERRIA: MEOTZ (LONGIDA)

ME-01

Longidako Udala

San Esteban kalea,

31481 Aos (Nafarroa)

Hor.

0

5

15

41

0

0

-

-

San Pedro kalea

ME-02

Longidako Udalaren herri-lurrak

San Esteban kalea,

31481 Aos (Nafarroa)

Hor.

0

6

18

30

0

0

7

208

Larreak-San Pedro kalea

SH

0

0

0

0

0,5

1

-

-

-

ME-03M

Longidako Udalaren herri-lurrak

San Esteban kalea,

31481 Aos (Nafarroa)

SH

0

222

666

3158

5,5

11

7

211

Larreak

ME-04/1M

Longidako Udala

SH

0

32

96

499

0

0

-

-

Bidea

ME-04N

Longidako Udalaren herri-lurrak

SH

0

35

105

400

1

2

7

212

Larreak

ME-05BISM

Miguel Angel Eransus Juandeaburre

San Miguel etxebizitza multzoa 5-2.a D

31430 Agoitz (Nafarroa)

Fermín Gorraiz Echamendi (nekazaria)

San Martin kalea 8

31486 Azpa (Eguesibar) (Nafarroa)

SH

0

0

0

276

0

0

7

363

Lehorreko alorra

ME-06M

Longidako Udalaren herri-lurrak

SH

0

0

0

20

0

0

7

362

Larreak

ME-07M

Longidako Udala

SH

0

32

96

500

0

0

-

-

Bidea

ME-08

Longidako Udalaren herri-lurrak

SH

385,22

0

0

368

0

0

7

285

Larreak

ME-09

Francisco Javier Baztán Aristu

SH

1645,92

0

0

0

0

0

7

292

Larreak

Laburdurak: Jard: jarduketa; Hor: hornidura; SH: saneamendua eta hornidura; B. betiko okupazioa: HUArako behin betiko okupazioa; Pol: poligonoa; Lurz: lurzatia.

Iragarkiaren kodea: F1916850