18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

5/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Oteitzako Udalak, 2019ko azaroaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onartzea kreditu-gehigarrirako espedientea 2019ko gastuen aurrekonturako. Espediente horren xedea da nahikoa kreditu ematea gastuen partida hauei:

–1650,6190000 partida: “Lurgorria, Turtumendia eta Ezquibileta kaleetako argiteria publikoa berritzea” (2.044,07 euro).

–1650.6190001 partida: “Foruen plazako, udaletxeko, elizako, Ikastetxeko parkeko eta Garchenako argiteria publikoa berritzea” (1.342,50 euro).

Gastu horiek gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kontura finantzatuko dira; 3.386,57 euro, guztira.

Hasierako onespenaren iragarkia 2019ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 13an. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, espedientea behin betiko onetsita gelditu da, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluari jarraikiz (“Aurrekontu-aldaketak onestea eta indarra hartzea”), foru dekretu horren 18. artikulura igortzen baitu. Aipatutako 270/1998 Foru Dekretuaren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa.

Oteitzan, 2020ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2000197