18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAKAR

1/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2018ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 9an, aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

GASTUAK:

1-1510 60900 partida.–Herriko kalea konpontzea: 55.000 euro.

FINANTZAKETA:

Diru-sarrerak:

87000 partida.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 55.000 euro.

Otsakarren, 2020ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Miguel Ángel Orrio Espelosin.

Iragarkiaren kodea: L2000855