18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Ezkontza zibila egiteko eskumenetarako eskuordetzea

Olaztiko alkateak, Toki Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan ezarritako eskumenak erabiliz, ezkontza zibilak arautzeko abenduaren 23ko 35/1994 Legearen arabera, Erregistro Zibilaren Erregelamenduaren 238. artikuluarekin eta ondorengoekin harremanetan, 2019ko abenduaren 28an 240 zenbakidun ebazpena eman zuen, 04/2019 ezkontza zibilari buruzkoa, Olaztiko Udaletxean 2020ko urtarrilaren 18an eginen dena.

Lehenbizikoa.–Udaleko Maider Alba López zinegotzi anderearen esku uztea 04/2019 zenbakiko ezkontza zibila egiteko eskumena. 2020ko urtarrilaren 18an, 13:00etan, izanen da ezkontza, Udalaren Osoko Bilkuren aretoan.

Bigarrena.–Maider Alba López zinegotzi andereari eta ezkongaiei ebazpen honen berri ematea, baita Udalbatzarraren Osoko Bilkurari ere, hura biltzen den lehenbiziko bilkuran, ebazpenak behar diren ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.–Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluak xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eskumena zinegotzi horri emanen zaiola iragarriz.

Olaztin, 2020ko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Roberto Martinez Mendia.

Iragarkiaren kodea: L2000665