18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Xehetasun-azterketa Dorre Elortzibarko 2.1 exekuzio unitatean. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udaleko alkate udalburuak, 2020ko urtarrilaren 10eko ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zuen:

1. Hasiera batez onestea xehetasun-azterketa Dorre Elortzibarko 2.1 exekuzio unitatean, Urbania Capital Sostenible SL merkataritza-sozietateak sustatua.

2. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udaletxeko iragarki-oholean eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

3. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

4. Hasierako onespena jakinaraztea Urbania Capital Sostenible SL sustatzaileari eta ondoko lurzatietako (5/64, 4/65 eta 5/66) jabeei.

5. Txostena eskatzea Iruñerriko Zerbitzuen Mankomunitateari (Uren Mankomunitatea).

6. Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari galdetzea beharrezkoa ote den ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren izapidea abiaraztea. Hori behar izatekotan, behin betiko onespenaren aurretik eskuratu beharko da.

Noain Elortzibarren, 2020ko urtarrilaren 10ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2000294