18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

4/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 7koa, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez zehazten baita Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendariordeak eta ataleko buruak aldi baterako ordezteko hurrenkera.

Urriaren 30eko 260/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren estatutuak eta haren egitura organikoa ezarri zen.

Foru dekretu horren 11.2 artikuluak xedatzen duenez, Institutuko zuzendari kudeatzailearen kargua hutsik dagoenean, titularra eri denean, Berdintasunerako Gobernantzaren zuzendariordeak ordeztuko du, edo, hura kanpoan bada, Emakumeen Herritartasun, Ahalduntze eta Partaidetzarako zuzendariordeak, edo, hura kanpoan bada, LGTBI+ arloko Berdintasunerako zuzendariordeak. Nolanahi ere, ez da zehazten nork ordeztuko dituen administrazio unitate horien titularrak, ezta ataletako buruak ere; beraz, bidezkoa da hori arautzea.

Hala, nola 12.n) artikuluari jarraikiz zuzendari kudeatzailearen eskumena den ebazpen bidez finkatzea nork ordeztu behar dituen aldi baterako erakunde autonomoko zuzendariordeak eta ataletako buruak kargu bat hutsik dagoenean, edo titularra kanpoan edo eri denean edo aldi baterako ezintasuna duenean, komeni da zehaztea nork ordeztuko dituen aldi baterako zuzendariordeak eta ataletako buruak.

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 13. artikuluan adierazten da administrazio organo bateko titularraren kargua hutsik dagoenean edo titularra kanpoan edo eri denean zilegi izanen dela izendapenak egiteko organo eskudunak izendatzen duen pertsona batek aldi baterako ordeztea. Ordezkorik izendatzen ez bada, kasuko administrazio organoa menpean duen administrazio organo hurrenak izendatzen duenak hartuko ditu bere gain haren eskumenak. Ordezkapenak ez du eskumen aldaketarik ekarriko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak xedatzen duenez, Foru Administrazio Publikoko gainerako buruak, hierarkikoki zer organoren menpe dauden, horri egokituko zaio haien ordezkoak hautatzea, salbu eta horren gaineko berariazko arauren bat dagoenean.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 51. artikuluak eta Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen urriaren 30eko 260/2019 Foru Dekretuaren 12.h) artikuluak ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Berdintasunerako Gobernantzaren zuzendariordearen kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri dagoenean edo eragozpen pertsonalen bat duenean, honako hauek izanen dira ordezkoak, ordena honi jarraikiz:

–Emakumeen Herritartasun, Ahalduntze eta Partaidetzarako zuzendariordea.

–LGTBI+ arloko Berdintasunerako zuzendariordea.

2. Emakumeen Herritartasun, Ahalduntze eta Partaidetzarako zuzendariordearen kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri dagoenean edo eragozpen pertsonalen bat duenean, honako hauek izanen dira ordezkoak, ordena honi jarraikiz:

–Berdintasunerako Gobernantzaren zuzendariordea.

–LGTBI+ arloko Berdintasunerako zuzendariordea.

3. LGTBI+ arloko Berdintasunerako zuzendariordearen kargua bete gabe dagoenean, titularra kanpoan edo eri dagoenean edo eragozpen pertsonalen bat duenean, honako hauek izanen dira ordezkoak, ordena honi jarraikiz:

–Emakumeen Herritartasun, Ahalduntze eta Partaidetzarako zuzendariordea.

–Berdintasunerako Gobernantzaren zuzendariordea.

4. Genero Zeharkakotasunaren Ataleko buruaren kargua bete gabe dagoenean, titularra kanpoan edo eri dagoenean edo eragozpen pertsonalen bat duenean, Emakumeen aurkako Indarkeriaren Ataleko burua izanen da ordezkoa, eta alderantziz.

5. Sentsibilizaziorako eta Balio Aldaketarako Ataleko buruaren kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, Programen Ataleko burua izanen da ordezkoa, eta alderantziz.

6. Atal Juridikoko buruaren kargua bete gabe dagoenean, titularra kanpoan edo eri dagoenean edo eragozpen pertsonalen bat duenean, Berdintasunerako Gobernantzaren zuzendariordea izanen da ordezkoa.

7. Ebazpen honen aurreikusten den ordezkapen hurrenkera esparru orokorrekoa da, ordezkatuaren eskumeneko eginkizun guztiak betetzeari baitagokio.

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

9. Ebazpen hau ukitutako zuzendariordetzetara eta ataletara igortzea, baita Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 7an.–Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea, Eva Istúriz García.

Iragarkiaren kodea: F2000164