171. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LODOSA

Deialdia, erdi mailako teknikari izateko lanpostu bat, B mailakoa, oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko, plantillan lanposturik gehitu gabe

Aipatutako deialdiaren oinarrietan xedatutakoa betez, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduarekin, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin du gutxieneko puntuazioa gainditu duten izangaiaren alde: Raquel Martínez Jiménez.

Izendapen proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hogeita hamar egun naturaleko epean, izangaiak Udalaren erregistro orokorrera agertu beharko du, eta bertan aurkeztuko ditu deialdiko bederatzigarren oinarriko dokumentuak (deialdia 2020ko 41. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 28an). Horrela egiten ez badu, oinarri horretan ezarritako ondorioak izanen ditu.

Lodosan, 2020ko uztailaren 24an.–Alkatea, Pablo Azcona Molinet.

Iragarkiaren kodea: L2008220